XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Malen'ek esanda lez, eurak ezagutzera makurtu nau.

Kontuak aiña zar eta ori, koipetsu ta biurri dagoz.

Askotan irakurteko gaitz edo neketsu beintzat.

Euretan eta eurekin nabil.

Lengoa eta oraingoa alkartu nairik.

Barria zarragaz lotu nairik.

Lengo eta oraingo jokera, gorabera eta bizibidea aritu nairik.

Gure bizitzako etorri ta jarraimeneko zubiaren zimenduak eta egalak ezagutu nairik.

Betikoa da itxasoa nire erri kresaltsu onen aurrez aurre.

Baiña itxaso orren sakonak, itxaso orren munak eta abaroak ez dira lengo denporetako.

Betiko dira mendiak, erreka onduan estutzen gaituen mendi koskorrak.

Baiña lengo pago, aritz, gaztain eta artak, lengo maasti eta sagastiak, lengo belardi eta soloak, gaur berde illun eta igarreko arboladi makal dira.

Betiko dira etxe batsuk.

Leio itxi edo olezko balkoi estuak eukezan alkar joten, eta alkarren arrimuan, sarritan orma bakarrean alkarri eutsi eta jasotako etxeak.

Baiña lengo ondar-arri arlanduak gaur kolore naastu eta argitu bagako zementu autsezko orma itxurabagakoak eta otzak dira.

Betikoa da ondarra, betikoa laiñoa, betikoa itxas bitsen lurrun astuna.

Betiko eleiza andiaren keriza bustia egualdi usteletan edo ta eguzkiaren izerditan.

Betikoa, giro bakoitzeko agerraldiekin, fedearen oiñarria....

Konturatu nadin. Merezi dau.

Nire parrokiko illen liburuetako orrialde batek bi-irutan irakurtera eroaten nau.

Tengada berezi bat.

Bizi-bide oso baten agerpen bat irakurten nago.